Borrar
Beste herrialdetako jakiak ezagutzeko aukera ematen du. ARTZAPE

Getaria

Nazioarteko Jakien III. Azokan parte-hartzeko deialdia zabaldu da

Urriaren 19an egingo da, larunbata, eta deialdia egiten zaie atzerritik gurera etorritako herritarrei euren herrialdeko jakiak prestatzeko

Ostirala, 6 iraila 2024, 20:51

Comenta

Artzape Euskara Elkartea, Getariako Udalarekin elkarlanean, Nazioarteko Jakien III. Azoka antolatzen ari da. «Jatorrizko herrialdeetako janarien bitartez, Getariako askotariko kulturak ezagutzeko eta bizilagunen arteko harremanak estutzeko asmoz» sortu zuten, orain bi urte, ekimena.

Aurtengoa, urriaren 19an, larunbata, egingo da, arratsaldeko 18:30etik 20:30era. Antolatzaileak parte-hartzaileak lotzen dabiltza egunotan eta deialdi irekia egin diete atzerritik gurera etorritako herritarrei.

Hala, egun horretan beraien herrialdeko janariren bat prestatu eta plazan emateko prest daudenei Artzaperekin harremanetan jartzeko eskatu diete, baita prest egon liteeken inor ezagutzen dutenei ere.

Horretarako, 688 716 609 telefono zenbakira deitu zein Whatsappa idatzi edo info@artzape.eus posta elektronikora idatz dezakete.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nazioarteko Jakien III. Azokan parte-hartzeko deialdia zabaldu da

Nazioarteko Jakien III. Azokan parte-hartzeko deialdia zabaldu da