Borrar
Marea marroiak Getariatik Donostiara joateko garraio publikoa izango du, zerbitzu bereziekin. AMAXKAR

Getaria

Marea marroiak autobus zerbitzu berezia izango du Kontxara joateko

Lurraldebusek getariar zaleak garraio pubikoan eramango ditu datozen bi igandeetan Donostiara

Ostirala, 30 abuztua 2024, 19:31

Comenta

Irailaren 1ean eta 8an, Kontxako bandera jokatuko denez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu Getaria eta Donostia artean, Getariako Udalak egindako eskaerari erantzunez.

Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, egun horietan zerbitzu bereziak egongo dira, Getariatik atera, Orioraino joan, AP-8 autobidea hartu eta Antigua auzotik sartuko dira Donostiara.

Getariako alkatea den Haritz Alberdik zera adierazi du, «Aurten ere Kontxako estropadetan egongo da Getariako trainerua. Herri oso bat dabil arraunaren inguruan sortu den poz horren bueltan eta Donostira, bi egunetan, herritar asko hurbilduko dela ziurra da. Hori modu seguruan, jasangarrian eta kalitatez egitea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Zerbitzu berezi hauek horri erantzuten diotela uste dugu eta getariarrak animatu nahi ditugu garraio publikoa erabiliz gure trainerua eta kluba animatzera joatea Donostiara».

«Esperantza Kontxako Banderarako sailkatu ondoren Getariako Udalak egindako eskaerari erantzunez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu, Getariako bizilagunak Donostiara modu jasangarrian, seguruan eta erosoan hurbildu ahal izateko. Lurraldebusen zerbitzu bereziekin, kirol honen zaleek beren ibilgailu pribatuak etxean utz ditzaten sustatu nahi dugu, baita autorik ez dutenek garraio publikoa bermatuta izan dezaten ere, arraunaren olinpiadaz gozatu ahal izateko», esan du Azahara Domínguezek.

Ordutegiari dagokionez, marea marroiak ondorengo aukerak izango ditu, irailaren 1ean eta 8an, zerbitzu bereziak egingo dira bi herrien artean, Getaria eta Donostia, guretik goizeko 09:30ean eta 10:15ean aterata. Zerbitzu horiek Getariatik irten, Orioraino joan, AP-8 autobidea hartu eta Donostiara Antigua auzotik iritsiko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Marea marroiak autobus zerbitzu berezia izango du Kontxara joateko

Marea marroiak autobus zerbitzu berezia izango du Kontxara joateko