
Getaria
24. Literatura Lehiaketa abiatu dute ipuin eta bertso-olerkietanSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
24. Literatura Lehiaketa abiatu dute ipuin eta bertso-olerkietanJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Sábado, 15 de marzo 2025, 19:29
Abian da getariarrei zuzendutako 24. Literatur Lehiaketa. LH3tik gorako herritarrek aurkeztu ahalko dituzte lanak. Ida-tziak aurkezteko azken eguna apirilaren 8a izango da, 19:00etan. udaletxean edo liburutegian egin daiteke.
Zazpi maila ezberdinetan banatuko dira lanak, adinaren arabera: LH3 mailako haurrak, LH4koak, LH5ekoak, LH6koak, 12-14 urte bitarteko gaztetxoak, 14-16 bitarteko gazteak eta 16 urtetik aurrerakoak.
Kategoria bakoitzean bi modalitate izango dira: ipuina eta bertsoa/olerkia. Idazlanen gaia librea da, eta jatorriz euskaraz idatzitako lanak izan behar dira. Originalak, argitaratugabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan behar dute.
LH3 eta LH6 mailen kategorian, ipuin modalitatean bi sari banatuko dira mailako. Nibel egokiko olerkirik ez balego, 3. ipuin onena ere saritu egingo da. 12 urtetik gorako mailetan, aldiz, maila eta modalitate bakoitzeko sari bana emango dute. Helduen mailan 150€-koa izango da saria, gainontzekoetan bestelako sari bat izango da.
Epaimahaiari dagokionean, Iturzaeta Herri Eskolak, Artzape Euskara Elkarteak, Udal Liburutegiak eta Udaleko Euskara Ba-tzordeko ordezkariek osatuko dute. Idazkari-lanak kultur teknikariak egingo ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.