Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Liburutegian aldaketak egin dira egoera aztertu ondoren. AMAXKAR

Getaria

Liburutegiak ordutegi eta funtzionamendu berria izango du

Errespetuaren mugak gainditu ondoren astebetez itxita egon da hausnarketa bat egiteko

Asteazkena, 14 otsaila 2024, 20:41

Comenta

Joan den astean, Getariako Udal Liburutegia itxita egon da. Erabiltzaileen jarrera arazoak direla eta, konponbidearen bila lanean aritzeko helburuarekin itxi zituzten ateak.

Udalak aste honetan berriro liburutegiaren ateak ireki ditu baina, ordutegi berria izango du. Horrela, astelehen, astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara eta asteazken nahiz ostiraletan, 10:00etatik 13:00etara izango ditu ateak zabalik, orain arte egunero, arratsaldetan egoten zen irekita.

Getariako Udalak gutun bat bidali die liburutegiko haur erabiltzaileen gurasoei, liburutegian jasotako gertaerak gaitzetsiz, «joan den astean, errespetuaren mugak gainditu ziren eta jokabide eta hitz desegokiak izan ziren liburutegiko arduradunarekiko. Ez da bidezkoa laguntzeko eta liburutegiko funtzionamendua koordinatzeko dagoen pertsonaren lana oztopatzea eta, are gutxiago, harekiko jarrera desatseginak izatea. Eguneroko beste egoera eta inguruneetan bezala, liburutegian ere elkar zaindu behar dugu».

Liburutegiak ordutegi eta funtzionamendu berriarekin hasi du ibilbide berria. Horrenbestez, liburutegiko erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak gogorarazi nahi izan dituzte.

Lehen aipaturiko ordutegi berriaz gain, errespetatu beharreko oinarrizko araudia gogoratu nahi izan du Udalak etxeetara bidalitako eskutitzean, besteak beste, isilik ibiltzea (liburutegia guztiona da eta giro lasaia mantentzea ezinbestekoa da), ez jan eta ez edatea, pasilloetan ez egotea eta baita gainerako erabiltzaileak errespetatzea.

Gutunak, bukatzeko, zera adierazten du, «zalantzarik gabe, liburutegia jakintza, kultura eta hizkuntza aberastasunerako leku aproposa da. Saiatu gaitezen, bada, nork bere jakin-mina ase-tzeko eta jakin-nahiaz gozatzeko leku bat eraikitzen, erabiltzaile guztiok eroso eta seguru sentituko garen txoko bat eraikitzen».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Liburutegiak ordutegi eta funtzionamendu berria izango du

Liburutegiak ordutegi eta funtzionamendu berria izango du