Borrar
Joan den urteko Nerea eta Andoniren pala memorialeko `partyaideak eta lagunak herriko frontoian. AMAXKAR

Getaria

Larunbatean Nerea eta Andoni pala memoriala

Hamalau bikotek hartuko dute parte eta goizeko 9:30ean hasiko da frontoian eguraldiaren baimenarekin

Asteazkena, 29 maiatza 2024, 20:35

Comenta

2024ko Nerea eta Andoni pala memorialean 14 bikote mixtok eman dute izena (2022an, 16 bikote izan ziren eta 2023an, 12 bikote). «Oso pozik gaude beraz parte hartze honekin... Hirugarren urtez, jendeak oso ondo erantzun du, eta partaide askok hartuko dute parte» esan dute antolatzaileek.

Memoriala larunbat honetan, goizeko 9:30etan hasiko da eta guztira 11 partida izango dira: final zortzirenetako 4 partida, final laurdenetako 4 partida, 2 finalaurreko eta azkenik final handia. Partidak 12 tantura izango dira.

Eguraldi ona bada, herriko frontoian izango litzateke. Aldiz, eguraldi txarra edo euria egingo balu, polikiroldegian egingo litzake.

13:30-14:00ak alderako partida denak amaituta izatea aurreikusten da, eta ondoren, sari banaketa egin eta Nerea eta Andoniri omenaldi txiki bat. Azkenik, pala memorialari itxiera emateko, lunch bat egingo da berdura plazan, memorialean parte hartu duten bikote guztientzat zein animatzera bertaratzen diren guztientzat...

«Beste urte batez pala memoriala antolatzen lagundu gaituzten guztiei eskerrak eman nahiko genizkieke: Getariako Udala, Indaux-eko langileak, Itxaspe taberna, Kabian Take Away, Txikota Komunikazioa, Muga Informatika eta Keta Futbol Taldea». Eta bukatzeko ikustera jkoateko gonbidapena luzatu dute, «herritarrak ere pala memoriala ikustera eta Nerea eta Andoniri egiten diegun goiz osoko omenaldi txiki honetan parte hartzera animatu nahiko genituzke».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Larunbatean Nerea eta Andoni pala memoriala

Larunbatean Nerea eta Andoni pala memoriala