Borrar
Zikiroa jateko moduan izango dira bertso bazkarian. AMAXKAR

Getaria

Larunbat eta igandean jaiak ospatuko dituzte San Prudentzio auzoan

Larunbatean bertso bazkariarekin hasiko da festa egitaraua, Iturriaga eta Elustondorekin

Asteazkena, 24 apirila 2024, 20:58

Comenta

Asteburu honetan ospatuko dira San Prudentzio Auzoko jaiak. Urteroko moduan, asteburuko programa borobila osatu dute auzo elkarteko kideek.

Larunbatean emango zaie jaiei hasiera. Eguerdiko ordubitan bertso bazkaria ospatuko da eta aurten bertsotan arituko diren bertsolariak Unai Iturriaga eta Nerea Elustondo izango dira. Urteroko legez, bertso bazkarian eskainiko den menuan zurrukutuna eta zikiroa izango dira, dagoeneko ohitura bihurtu den moduan. Oraindik ere badago sarrerak erosteko aukera Getariako Harritarte dendan.

Bazkariak emango dio Nafarjito Festari hasiera baina bertsoak amaitutakoan musikak eta dantzak hartuko dute lekua. Lehenik eta behin, Annie Ma Nera taldeak eskainiko du kontzertua eta ondoren, Babarrunbaren txanda etorriko da. Biak ala biak bertsioak, runba eta dantza giroa jarriko dituzte auzoan, dudarik gabe. Mojito festa ez da faltako aurtengoan ere.

Igandean, San Prudentzio Eguna ospatuko da eta usadioak jarraituz, auzoko ermitan meza nagusia ospatuko da 11:00etan. Goizean goizetik txistulariak ere arituko dira auzoko txokoak alaitzen eta meza ondoren haurrek herri kirol jolasetan parte hartzeko aukera izango dute.

Gure Txeruko dantzariek ere, urteroko ikuskizuna eskainiko dute auzoko plazan eta ondoren Ekain pailazoaren eskutik, 'Slapstik' ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.

Goizean zehar, iazko moduan, Getariako Enbilen Pepital panderojole eta trikitilariek alaituko dute auzoa. Animatu eta azaldu festara!

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Larunbat eta igandean jaiak ospatuko dituzte San Prudentzio auzoan

Larunbat eta igandean jaiak ospatuko dituzte San Prudentzio auzoan