Borrar
Kultura eta Sormen industrien formakuntza saioa. UKUE

Getaria

Kultura eta Sormen Industrien alorreko eragileentzat formakuntza saioa apirilaren 18an

Jardunaldiaren helburua izango da proiektu bat komunikatzeko modu egokiena identifikatzen ikastea, informazioa modu eraginkorrean zabaltzeko

Larunbata, 6 apirila 2024, 19:54

Comenta

Urola Kostako Udal Elkarteak apustu irmoa egiten du Kultur eta Sormen Industrien alde eta horri lotuta, esaterako, formakuntza saio eta jardunaldi desberdinak antolatu eta garatzen ditu aipatu sektoreko eragileei zuzenduta.

Hori horrela, datorren apirilaren 18an, proiektuen komunikazioa ardatz izango duen formakuntza saioa antolatu du, K Bulegoarekin (GFAko Kultura Departamentuko sektorearentzako arreta zerbitzua) elkarlanean. Saioa Urola Kostako Udal Elkartean eskainiko da, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

'Nola komunikatu'

'Nola komunikatu zure proiektua. Komunikazio estrategia eraiki' izenpean eta Maio studioaren gidaritzapean, saio monografiko honek helburu du proiektu bakoitzerako komunikazio modu egokienak identifikatzen eta aplikatzen ikastea, informazioa alderdi interesdun guztiei modu eraginkorrean iritsiko zaiela bermatzeko. Hainbat adibidetatik eta jardunbide egokitatik abiatuta, beraz, proiektuetarako komunikazio estrategia eta teknika desberdinak dituzten mezuak diseinatzeko, ekoizteko eta transmititzeko hainbat gako eskainiko zaizkie parte-hartzaileei eta proiektu bat komunikatzeko modu desberdinak ere landuko dituzte.

Aurrez izena eman

Saioan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako epea dagoeneko zabalik dago eta interesdunek apirilaren 16a arte izango dute aukera formakuntza jardunaldian apuntatzeko, Urola Kostako Udal Elkartearen weborrira jo behar da. Jardunaldia guztiz doakoa izango da.

Informazio gehiago jasotzeko jarri harremanetan Urola Kostako Udal Elkartearekin (Eli Uzkudun) idatziz enpresa@urolakosta.eus posta elektronikoaren bitartez edo 943 89 08 08 telefono zenbakira deituta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kultura eta Sormen Industrien alorreko eragileentzat formakuntza saioa apirilaren 18an

Kultura eta Sormen Industrien alorreko eragileentzat formakuntza saioa apirilaren 18an