Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
500 lagunetik gora elkartu ziren Harritarten herri bazkarian, goizean prestatutako marmitakoa jateko gogoz eta oso ona omen zegoen gehienen esanetan. ARGAZKIAK AMAXKAR

Getaria

Kuadrillen Egunarekin amaitu dira Salbatore Jaiak 2025

Azken eguna izan arren giroa ezin hobea izan zen, goizean marmitakoa prestatzen eta eguerdian herri bazkariarekin

Larunbata, 9 abuztua 2025, 20:09

Comenta

Festetako azken eguna ospatu dute larunbatean getariarrek eta bikain eman zioten agurra Salbatore Jaien aurtengo edizioari. Kuadrillen eguna izendatuta zegoen festei amaiera emateko eta urteroko legez beste ekintza batzuren artean Marmitako Txapleketak erakarri zuen arreta nagusia goiz partean.

33 bikote izan ziren lehian, bakoitzak bere errezeta sekretuarekin gero, eguerdian jango zuten marmitakoa prestatzeari ekin zioten. Bero handia zegoen eta sarri ura edan beharra zegoen baina lanerako zeuden denak eta antolakuntzak esandako orduan banaka banaka ontziak epaileen aurrera eramaten joan ziren.

Arratsaldeko 14:30ak jo zituztenerako, Harritarten prestatua zeuden mahaiak betetzear zeuden, bakoitza bere kuadrillekin bazkaltzera hurbildu ziren eta aurrez prestatutako marmitakoa izango zen eguneko menuaren osagai nagusia. Ona omen zegoen, horrela zioten gehienek baina nor berea hobea noski. 500 lagun baino gehiago elkartu ziren Harritarten eta arratsaldea luze joan zen. Bazkalostean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak arduratu ziren giroa jartzen eta moilan, Ur jolasak, Kukaña, Slickline eta Waterline. Eguraldia lagun berriz ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kuadrillen Egunarekin amaitu dira Salbatore Jaiak 2025

Kuadrillen Egunarekin amaitu dira Salbatore Jaiak 2025