Borrar
Irailak 19an egin zen lehen azoka Zarautzen. AMAXKAR

Getaria

Konponketa tailerra eta bigarren eskuko azoka bihar UKUEren eskutik

'Zuk konpondu, zuk berrerabili' lelopean arratsaldean herriko frontoian egongo dira

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Asteazkena, 1 urria 2025

Comenta

Irailaren 19an hasi eta urriaren 17ra bitarte, Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Sailak lagunduta, eta Emaus Gizarte Fundazioaren parte-hartzearekin, 'Zuk konpondu, zuk berrerabili' sentsibilizazio kanpaina kaleratzen ari da, herritarren kontsumo ohiturak eredu iraunkorrago eta kontzienteago baterantz gidatzeko helburuarekin, konponketa eta berrerabilera sustatuz. Kanpainaren baitan bi ekimen nabarmenduko dira: bigarren eskuko merkatuak eta konponketa tailerrak.

Getarian, bihar, urriak 3, herriko frontoian egingo dira bigarren eskuko azoka eta baita tailerrak ere, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Dagoeneko Aia eta Zarautzen burutu dira eta Getariakoaren ondoren, Zumaia (urriak 10) eta Oriokoak (urriak 17) etorriko dira, beraz bihar azaltzerik ez izan ezkero edo ikusitakoa oso gogoko izango baluke norbaitek, beste herrietako azoketara joan ahal izango du.

Bigarren eskua

Herritar askoren nahiari erantzunez, eta berrerabilera sustatu nahian, jende multzo handia erakartzeko intentzioz, bigarren eskuko azoka egingo da, Emaus Gizarte Fundazioarekin elkarlanean, non jantziak eta osagarriak salgai egongo diren. Merkatuek berrerabilitako objektuen balioa ikusarazten dute, eta kontsumo masiboaren alternatiba errealak sustatzen dituzte.

Gainera, azoken inguruan bigarren eskuko objektuak jasotzeko edukiontziak jarriko dira, herritarrek erabiltzen ez dituzten jantziak edota bestelakoak bertan laga ditzaten. Ingurumenari laguntzeko modu erraz eta zuzena izango da, beraz.

Konponketa tailerrak

Doako konponketa-tailerra egingo da baita, jantzi zein tresna elektriko txikiei bigarren bizitza emateko; horiek baitira, konponketei dagokienez, herritarrek gehien eskatzen dituzten bi kategoriak. Tailerrak tokiko profesional espezializatuek eta Emaus Gizarte Fundazioko langileek emango dituzte.

Joskintza tailerraren bidez herritarrei aukera eskainiko zaie konponketa edota moldaketa ezberdinak behar dituzten jantziak ekartzeko, beren kabuz konponketak egiten ikas dezaten: prakei baxua hartzea edo botoi bat modu eraginkorrean jostea, besteak beste. Modu horretan, oinarrizko konponketa horiek egiteko autonomia sustatuko da eta gure jantzien bizitza erabilgarria luzatu. Horrez gain, hondakintzat hartzen diren ehun-jantziei bigarren bizitza bat emateko aukera eskainiko da, oihalezko poltsa pertsonalizatuak sortuz, eta era horretan erabilera bakarreko materialak murriztuz.

Tresna elektrikoen tailerretan, berriz, egunerokoan erabiltzen ditugun tresna elektriko txikiak eramateko aukera emango zaie herritarrei, eta hauek konpontzeko modua bilatuko da, jendeak ikasi dezan nola konpontzen diren modu autonomo batean hauei balio berri bat emanez. Horretarako, erraminta eta materialak izango dituzte eskuragarri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Konponketa tailerra eta bigarren eskuko azoka bihar UKUEren eskutik

Konponketa tailerra eta bigarren eskuko azoka bihar UKUEren eskutik