Getaria
Keta Babyautoko bi taldeek ezin garaipena lortu etxetik urrunZelaiko taldeak berdinketa ekarri zuen eta aretokoak porrota
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Osteguna, 4 abendua 2025, 19:49
Asteburuan ez dute kanpoan jokatutako partidetan garaipenik lortu izan Getariako ketako bi taldeek. Zelaikoak, Garmendipen jokatzen zuen Lagun Onak B taldearekin eta gauzak oso ondo jarri zitren lehen 20 minututan bi gol egin ondoren, Agirre eta Esnalen bitartez.
Baina gauzak asko okertu ziren gero, Bi minututan berdinketa lortu zuen Azpeitiko taldeak eta lehen zatia amaitzear zegoela hirugarren egin zuten etxe-koak.
Bigarren zatiko 12. minutuan Arrietan partida berdintzen zuen. Asko geratzen zen eta bi taldeak garaipena nahi zuten. Aukerak bi ateetan izan arren, getariarrak asko eta garbiak izan zituzten baina baloiak ez zuen sartu nahi izan eta berdinketarekin bukatu zuten norgehiagoka.
Sailkapenean atzera egin dute, orain laugarrenak. Asteburu honetan atsedena izango dute eta hurrengoan etxean hartuko dute Lazkao taldea.
Donostian galtzaile
Areto futboleko taldeak larunbat iluntzean Pio Barika kiroldegian jokatzen zuen arerio zuzen baten aurka, Nainap Antigio. Aurretik 2-0 jarri ziren etxekoak eta aukerak alferrik galdu zituzten ondoren getariarrak. Atsedenaldia 5-0 joan eta bigarrenean zertxobait txukundu zuten emaitza, bi gol egin da. Bost talde daude orian 16 punturekin berdinduta sailkapeneko buruan. Asteburu honetan hauek ere etseden eta hurrengoan etxean Ostiko Aterperekin.