Getaria
Keta Babyauto Snowboard taldeko Imanol Goikoetxea txapeldunIrati Idiakez Keta Babyautoko riderrak ezin izan du lehiatu min hartuta dagolako
Joan den asteburuan, otsailaren 10ean eta 11n, Espainiako Movistar kopako bigarren fasea eta Euskadiko nahiz Nafarroako SBX Txapelketak jokatu dituzte Baquiera Bereten (Katalunia).
Elurtea izan ondoren txapelketak burutu ahal izan dira eta bertan Imanol Goikoetxea snowboarderrak urrezko domina bat lortu du. Irati Idiakez Keta Babyautoko riderrak ere bertan lehiatzeko asmoa zuen baina, Finlandiako Munduko Kopan min hartu zuen eta ondorioz ezin izan du parte hartu hain ondo ezagutzen duen inguru horretan. Imanol Goikoetxea Keta Babyauto Snow-board taldeko kidea da eta Euskadiko rider bizkorrena izan da. Getariarraren atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Artzaia Vergara eta Alexander Fernandez. Espainiako kopako sailkapenari dagokionez, gizonezkoen snowboard croos kategorian, laugarren postua eskuratu du Imanolek.
Finaleko lasterketan hirugarren zihoan, baina eroriko bat tarteko, laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen getariarrak.