Borrar
Areto futboleko taldeak jarraitzaileak ere eramaten ditu partidetara. KETA

Getaria

Keta Babyauto nagusi kostaldeko derbian Zarautz mendean hartuta (3-0)

Areto futboleko taldeak ere irabazi egin du Azpeitian asteburua borobilduz

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Astelehena, 27 urria 2025, 20:22

Comenta

Getariako Keta Futbol taldeek bolada zirraragarria daramate azken boladan. Asteburu honetan urrutita joan gabe, bi taldeak nagusitu dira.

Futbolean kostaldeko derbia zuten Martin Alguacilen jokalariek larunbatean eta 3-0 irabazi zioten Iraeta futbol zelaian Zarautz B taldeari. Aretokoak berriz, ostiralean Azpeitian 3 eta 4 nagusitu zitzaien Galaktik taldeari.

Partida borrokatua izan zuten larunbatean getariarrek zarauztarren aurka. Lehen minutuetan baloi jabetza garbirik ez inork baina Albizuren aldaratze bat atera joan eta sekulako gola egiten zuen atsedenaldira aurretik joateko. igarren zatiko zazpigarren minutuan Kepa Ranguren lasterka atezainaren aurrean azaldu eta ondo gainditu zuen behekaldetik. Partida kontrolpean izan eta Ximonek aukera eder bat langara bota zuen. Amaieran, Peio Ezenarrok azken bi partidetan egin zuen bezala, azken minutuetan zelairatu eta bere gola egin zuen. Hiru daramatza dagoeneko aulkitik aterata.

Ketak bezala, Aloña Mendik (16 puntu) eta Idiazabalek (15) ez zuten huts egin eta gauzak bere horretan jarraitzen dute sailkapen buruan (getariarrek ere 15 puntu dituzte). Ostiral iluntzean Unben jokatuko dute Eibartarrak taldearen aurka (19:45ean hasita).

Azpeitian nagusi

Areto futboleko Keta Babyautok ere garaipen garrantzitsua lortu zuen. Azpeitiko kiroldegian ostiral iluntzean Galaktik taldea zuten aurkari. Sailkapenean azken tokian egon arren, etsai gogorra izango zela bazekiten getariarrak eta horrela izan zen. Partida parekatua joan zen markagailuari begirada bat botata.

Bisitarien bi lehen golak Ekhi Arostegik eta Oihan Larrañagak egin zituzten baina bina zeudela, azpeitiarren gola etorri zen. Egoera larria zen eta orduan azaldu zen Iñigo Rodriguez eta partidako azken minutuetan bi gol egin eta markagailua iraultzea lortu zuten 3-4ko emaitzarekin amaitzea.

Sailkapeneko burua oso borrokatua dago. Bi talde daude 10 punturekin (Antiguo eta Egintza) eta beste hiru bat gutxiagorekin (Anoeta Keta Babyauto eta Afantxo, 9 punturekin). Hurrengo arerioa Jaixkiareto bi aste barru etxean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Keta Babyauto nagusi kostaldeko derbian Zarautz mendean hartuta (3-0)

Keta Babyauto nagusi kostaldeko derbian Zarautz mendean hartuta (3-0)