Getaria
Keta Babyauto eta Aloña Mendi aurrez aurre Oñatin bihar lehen postua jokatzenJ.M. ZUBIAURRE
getaria.
Ostirala, 14 azaroa 2025, 19:57
Gorengoen Mailako bederatzigarren jardunaldiak partida oso interesgarria dakar 2. multzoan. Sailkapeneko bi lehen taldeak aurrez aurre izango dira bihar arratsaldeko 16:30ean Azkoagain futbol zelaian.
Aloña Mendi lehen sailkatuak bere zelaian hartuko du Getariako Keta Babyauto, bigarrena. Bien artean puntu bakarra dago beraz Martin Alguacilen taldeak garaipena lortzen badu lidertzara pasatuko da.
Areto futboleko taldeak gaur jokatuko du Tolosako Usabal kiroldegian Laskorain taldearen aurka, 16:30ean. Getariarrak lehen postuan daude.