Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Udal Elkartearen egoitza. AMAXKAR

Getaria

Kalitatezko enplegua sustatzeko partaidetza mahaia eratzeko prozesua abiatu da

Urola Kostako Udal Elkarteak bi hausnarketa jardunaldi antolatu ditu enplegu mahaia sortzeko

Asteazkena, 7 otsaila 2024, 20:32

Comenta

Urola Kostako Udal Elkarteak enpleguarekiko apustu irmoa egiten du eta apustu horren baitan helburu nagusietako bat da eskualdean kalitatezko enplegua sustatzea, bide horretan, talentuaren sorrera, erakar-tzea eta mantentzea bultzatuz.

Erronka horren esparrutik abiatuta, datozen urteetan enplegu arloan landu beharreko ekin-tzak zeintzuk izango diren definitzeko hausnarketa prozesuan murgilduta dago Udal Elkartea.

Horretarako, baina, ezinbestekotzat jotzen du eskualdeko eragileak prozesuan inplikatzea, enplegua guztion ardura delako eta, ikuspuntu desberdinak batuz eta eskualdean dauden beharrak edota ideiak uztartuz, ikuspegi orokor eta osoago bat lor-tzeaz haratago, etorkizun aberatsago bat berma daitekeelako.

Bi jardunaldi

Horretarako, bi hausnarketa jardunaldi antolatu ditu, otsailaren 16an lehena eta martxoaren 15ean bigarrena. Saio horietan enpleguaren alorreko ikuspegiak eta iritziak elkarbanatuko dira.

Helburua da bertaratzen diren eragileek Urola Kostan enpleguaren alorrean dituen ikuspegi, erronka eta desafioak zeintzuk diren adieraztea, erantzun beharreko behar nagusiak identifikatu ahal izateko.

Aipatu bi jardunaldiak presentzialak izango dira, 12:00-13:30 bitartean, Udal Elkarteko egoi-tza nagusian. Urtarrilaren 19an, esaterako, lehenen partaidetza jardunaldia egin zen eskualdeko hainbat eragilerekin eta bertatik jasotako ekarpenak oso aberatsak izan ziren.

Kalitatezko enplegua sustatu

Orain, Urola Kostako Udal Elkarteak enpleguari bultzada eman eta kalitatezko enplegua sustatu nahi duten eskualdeko erakunde, enpresa zein eragile guztiei dei egiten die hausnarketa jardunaldietan parte hartzera, guztien ideia, proposamen eta hausnarketak batuz, etorkizuneko ibilbide orria definitu eta marrazteko. Parte hartzeko 943 89 08 08 telefonora deitu edo lanpoltsa@urolakosta.eus posta elektronikora idatzi zein egunetan bertaratuko diren zehaztuz.

Behin hausnarketa prozesua amaituta, lortutako emaitzen arabera, 2024-2027 arteko eskualdeko Enpleguaren Ibilbide-Orria definituko du Urola Kostako Udal Elkarteak eta ibilbide-orri horretan jasotako ekintzak martxan jartzeko, enplegu mahaia sortuko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kalitatezko enplegua sustatzeko partaidetza mahaia eratzeko prozesua abiatu da

Kalitatezko enplegua sustatzeko partaidetza mahaia eratzeko prozesua abiatu da