Borrar
Bilboko Berregin Museoko gela bateko irudia.

Getaria

Jubilatu eta Ezinduen Elkarteak Bilborako irteera antolatu du

Urriaren 7rako antolatuta zegoen, baina azkenean azaroaren 18ra atzeratzea erabaki dute

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Astelehena, 29 iraila 2025, 20:47

Comenta

Getariako Jubilatu eta Ezinduen Elkarteak Bilborako irteera antolatu du. Hasiera batean, urriaren 7an, gaur zortzi, egitekoak ziren, baina azken orduko aldaketa bat izan da.

Agenda arazoak medio, azaroaren 18ra atzeratzea erabaki da Bilbora egingo den bisitaldi hau. Getariako Jubilatu eta Ezinduen Elkarteak antolatutako Bilborako irteera honen baitan, museo ezberdinak bisitatzeaz gain, bazkaltzeko geldialdia ere egingo dute hirian bertan. Izena emateko, 50 euroko ordainketa bat egin beharko da Laboral Kutxako bidaietarako kontu korrontean (.../9799) azaroaren 13 baino lehenago.

Egitaraua: irteera, goizeko 08:30ean autobus geltokitik. 10:00etan, Bilboko Berregin Museora bisita gidatua eta Mariaren Bihotza Aztarnategira bisita gidatua. Eguerdiko 12:00etan, hamaiketakoa. 12:00etatik 14:00etara Bilbo bisitatzeko 2 ordu libre izango dituzte bidaiariak. 14:30ean, bazkaria Harrobia Jatetxean. Azkenik arratsaldeko 19:00etan, Getariara itzulera.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu edo idatzi 607 648 376 telefono-zenbakira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jubilatu eta Ezinduen Elkarteak Bilborako irteera antolatu du

Jubilatu eta Ezinduen Elkarteak Bilborako irteera antolatu du