Getaria
Jaien barne izandako txapelketetan irabazle ugari izan diraFesten egitarauaren zati garrantzitsua izaten dira lehiaketa hauek guztiak
Amaitu berritan, Salbatore Jaiak utzi diguten irabazleen zerrendari begirada bat botatzeko unea heldu da. Egitarauaren barne hainbat txapelketa antolatzen dira eta hauetariko batzutan izandako emaitzak ezagutuko ditugu.
Gazteen egunaren barne hasi ziren txapelketa ezberdinak. Orduan, txosnagunean paella lehiaketa egin zuten herriko gazteak eta Ane Lazkano eta Paolo Herranz izan ziren VIII. Paella Txapelketako irabazleak. Bigarren postua Enaitz Elorza eta Denis Catrinoirentzat izan zen eta hirugarren lekuan, bestalde, Onditz Goikoetxea eta Nahia Perez gelditu ziren.
Salbatore Egunean lehenengo aldiz, Eskuz binakako emakumezkoen VII. Salbatore Pilota Txapelketako finalak lehiatu ziren, frontoian, Gure Txeruk antolatuta. Umore Ona taldeko Alize Sagardui-Janire Sotil bikotea izan zen garaile, 22-18 nagusitu bai ziren final handian Legarreta eta Galardik osatutako bikoteari partida eder batean.
Azkenik, Salbatore bigarrenean egindako XI. Patata Tortilla Txapelketako irabazle Nahia Otadui eta Noa Caballero izan ziren. Bigarren postua Uxue Muñoa eta Lore Lasarentzat eta hirugarren lekua hiru taldeko berdinketa egon ondoren Unax Zulaika eta Xamir Eddarbirentzat izan zen.