Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Marmitako lehiaketan umore ojna ezinbestekoa izaten da. AMAXKAR

Getaria

Izozki tailerra eta patata-tortila txapelketarako izen-ematea zabalik

Salbatore Jaiak badatoz eta egitarauaren barne izango diren ekintzetan eman behar da izena

Juan Mari Zubiaurre

Getaria.

Osteguna, 24 uztaila 2025, 22:03

Comenta

Aurtengo Salbatore jaiak gero eta hurbilago ditugu eta aste honetan emango dute egitarauaren berri. Dena den dagoeneko festetan izango diren hainbat ekimenetan parte hartzeko izen emateak zabalik daude.

Ez denak, zeren adibidez XXVII. Marmitako Lehiaketan parte hartzeko izen ematea joan den asteazkenean bukatu zen baina badira bestelako aukerak ere.

Aurten lehen aldiz egingo den Gaztetxoen Arteko I. Izozki Tailerrean (LH4 eta DBH1 bitartekoentzat) eta XI. Patata-tortilla Txapelketan (14-18 urte artekoentzat) izena emateko epeak zabaldu dituzte eta uztailaren 29an itxiko dira.

Abuztuaren 5ean, Gazte Egunean, izango da izozki tailerra, 7an tortilla txapelketa. Lehenengorako bost pertsonako taldeak osatu behar dira, eta ontzi bat eta eskuzko bi irabiagailu eramateko eskatu dute antolakuntzatik. Patata-tortilla txapelketara bikoteka apuntatu behar da.

Getaiko Gazte Asanbladak antolatutako Gazte Eguneko VIII. Paella Txapelketarako izen-ematea ere zabalik dago. Horretarako, 688862591 (Iban) zenbakira idatzi behar da. Osagaiak talde bakoitzak eraman beharko ditu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Izozki tailerra eta patata-tortila txapelketarako izen-ematea zabalik

Izozki tailerra eta patata-tortila txapelketarako izen-ematea zabalik