Borrar
Getaria

Izan Arrantzale proiektuak bere jardun-eremua zabaldu egin du eta Getarian ezarri da

Euskadiko artisau arrantzaren sektorean belaunaldien arteko erreleboa lantzeko helburuarekin lankidetza hitzarmen bat egin dute

Asteazkena, 3 uztaila 2024, 02:00

Comenta

OPEGUIk (Gipuzkoako Baxurako Arrantza Ekoizleen Elkartea), Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradia eta Getariako Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, Izan Arrantzale proiektuaren bidez Euskadiko artisau-arrantzaren belaunaldi erreleboa lantzeko.

Izan Arrantzale, OPEGUIk Kofradia-Itsas Etxearen bitartez bultzatutako proiektua, Getarian ezarri da, gazteenei artisautzako arrantzaren sektorea modu ludiko eta dibertigarrian hurbiltzeko helburuarekin, itsas eskolan eta esperimentuen, arrantza-tailerren eta abarren bidez.

Lankidetza hori 2024rako bi abiapuntutan oinarritzen da; lehenik eta behin, Izan Arrantzale Getariako Udalak sustatutako udalekuen programazioan sartu da, eta, beraz, uztailean zehar getariar gazteenek arrantzaz ikasiz gozatuko dute. Gainera, ikasturte hasieran, hezkuntza- eremurako beste bi jarduera espezifiko daude programatuta, udalerriko Iturzaeta Eskola Publikoarekin egingo direnak.

Proiektu honen helburua da arrantzaren balio-kate osoa ikusaraztea eta belaunaldi berriei Getariako arrantza-nortasuna eta tradizioa helaraztea. Horretarako, udalerriko arrantzaleen lonja bisitatuko da, eta Elkano Arrantzaleen Kofradia izango da uztailean Izan Arrantzale programaren egoitza. Gazteak portura hurbiltzeko eta bertan dagoen jarduera ikusarazteko modu ezin hobeago bat. Informazio gehiago jasotzekmo jarri harremanetan komunikazioa@kofradia.eus posta elektronikoaren bitartez.

6 eta 12 urte bitarteko gure gazteek arrantza sektoreari buruzko oinarrizko ezagutzak eskura ditzaten, inguratzen gaituena eta eragiten diguna azpimarratuz: itsas ingurumena, sasoiko espezieak, kanaberadun arrantza, arrantza-ontziak, sukaldaritza eta itsas gastronomia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Izan Arrantzale proiektuak bere jardun-eremua zabaldu egin du eta Getarian ezarri da

Izan Arrantzale proiektuak bere jardun-eremua zabaldu egin du eta Getarian ezarri da