Borrar
Herritar bat bozka ematen udaletxe atarian. AMAXKAR
Iritzia eman duten herritarrek kolore zuriaren alde egin dute armarrian

Getaria

Iritzia eman duten herritarrek kolore zuriaren alde egin dute armarrian

459 iritzi jaso dira eta hauetatik zuriaren alde 350 izan dira

Lunes, 10 de febrero 2025, 20:29

Duela hilabete batzuetatik, herriko armarria berritzeko hainbat ekimen egin ditu Getariako Udalak, eta azkena getariarrei beren iritzia emateko aukera zabaltzea izan da.

Asteburuko hiru egunetan, ostirala, larunbata eta igandean, getariarrei eskatu zaie hiru aukeraetako bat hautatzea; zein armarri zuten gogokoen azaltzea.

459 iritzi jaso dira, eta horietatik 350ek hondo zuriaren alde egin dute, hau da, heraldikaren arabera, zilar kolorearen alde.

Getariako Udalak orain arte egindako ibilbidearen inguruko balorazio positiboa egiten du, oro har. Izan ere, herritarrok orain dela hilabete batzuk baino informazio gehiago eta ezagutza zabalagoa dugu gaur Getariako armarriaz. Egindako ekimenei esker, jakintza sustatu da, eta orain badakigu zein izan diren gure herriko armarriaren azken bi mendeetako nondik norakoak. Horrez gain, gaur ezagutzen dugun armarria 80ko hamarkadan osatu zutela jakin dugu; berri samarra da, beraz.

Armarriaren lanketa honetan, heraldikaz ere zerbait ikasi dugu, hala nola armarriek bete beharreko arauak eta erregelak dituztela, eta, horrenbestez, egun erabiltzen dugun armarriak zuzendu beharreko hutsune nabarmenak dituela. Rosa Ayerbe EHUko irakasle ohiak eta 2008ko Heraldikako Sari Nazionalaren irabazleak erakutsi digu armarrien zientziak, heraldikak, sinpletasuna eta zorroztasuna dituela oinarri, eta gurea urrun dagoela zorroztasun horretatik.

Halaber, prozesu honetan bereziki ikasi dugu gaian (kasu honetan, heraldikan) aditu diren teknikarien jakintza eta esperientzia oinarri sustatutako ikerketak balioan jartzen duela herriko ikur nagusietako bat. Orain, lehen ez bezala, Getariako armarri berriak profesional baten berme guztiak izango ditu.

Bestalde, ezin aipatu gabe utzi, iritzia emanez, prozesuari ekarpena egiteko herriko hainbat belaunaldik azken egunetan izan duten aukera. Horri esker, jakintza kolektiboa eta komunitatea izan dira prozesu honen protagonistak.

Iritzia emateko aldia amaituta, eta herria identifikatzeko hiru kolore-aukeretatik bat gailenduta, Udaleko Batzordean irizpena ematea izango da hurrengo urratsa, eta, gero, Udalbatzarrean hartuko da armarriaren etorkizunari buruzko erabakia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iritzia eman duten herritarrek kolore zuriaren alde egin dute armarrian