Irati Idiakez getariar kirolaria Foru Aldundiaren Kirol Galan saritu dute aste honetan
J.M. ZUBIAURRE
getaria.
Igandea, 18 abendua 2022, 00:05
Joan den asteartean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak antolatuta, Kirol Gala egin zuten Donostiako Tabakaleran. Kirol Gala honen bitartez, 2022an izandako kirol lorpenengatik, hainbat gipuzkoar saritu zituzten eta hauen artean, Irati Idiakez getariar kirolaria.
Hain zuzen, banked slalom modalitatean, Munduko Snow Paraolinpikoko Txapelketan bigarren postua eskuratu izanagatik lortzen zuen aitortza Iratik. Berarekin batera, Europako eta munduko txapelketetan, podiuma eskuratu duten kirolari gipuzkoarrak saritu zituzten.