Borrar
Inauterietako kartel lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Getaria

Inauterietako kartel lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Astelehenean 19:00ak bitartean liburutegian edo udaletxean aurkeztu daitezke

Viernes, 14 de febrero 2025, 20:25

Udalak 2025eko inauterietako kartel lehiaketa antolatu du eta lanak datorren asteleheneko arratsaldeko 19:00ak bitartean aurkez daitezke. Egileen sinadurarik gabe aurkeztu behar dira, udaletxean edo liburutegian. Epez kanpo ez da lanik onartuko beraz aprobetxatu asteburua eta astelehenean eraman kartelak.

Getariarrei zuzendutako lehiaketa da. Adin guztietako herritarrek har dezakete parte eta gaia hau izango da 'Getaria eta inauteriak'. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake. Lanak edozein modalitate artistikoan egin daitezke. 16 urte bitartekoen lanek eskuz eginak izan beharko dute. Kartelak A3 neurrian aurkeztuko dira.

Derrigorrezko testua: 'GETARIAKO INAUTERIAK 2025'... goiburu batekin. Goiburua egileak berak idatzi beharko du. Idazten ez dakiten haurren kasuan, ezer jarri gabe utz dezakete, edo beren erara egin, heldu baten esku-hartzerik gabe.

Parte-hartzailearen identifikazio-datuak adierazi behar dira: egilea, telefono zenbakia eta adina. Gutun azal batean sartu behar dira, kartelaren izenburu edo goiburu berberarekin.

Erakusleihoak

Bestalde eta inauteriekin lotuta, Kultura sailak '2025ko Getariako Inauterietako Erakusleiho Lehiaketa' antolatu du, dekorazio hoberena duen saltokia saritzeko. Martxoaren 1ean, 10:30etik aurrera, herriko hainbat elkartetako ordezkariz osatutako epaimahaia establezimenduak bisitatuko ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inauterietako kartel lehiaketan parte hartzeko azken egunak