Borrar
Iturzaeta Herri Eskolako lan taldea lanean dabil astelehenean dena prest izateko. AMAXKAR

Getaria

Ikasleak datorren astelehenean hasiko dute ikasturte berria Iturzaeta Herri Eskolan

Haurrei harrera egokia emateko eta dena prest topa dezaten gogor ekin dio bertako lan taldeak

Osteguna, 5 iraila 2024, 20:37

Comenta

Udako oporraldia amaitu eta berriro ikastetxera itzultzeko garaia heldu zaie getariar gaztetxoei. Datorren astelehenean, irailak 9, ekingo zaio ikasturte berriari eta ikastetxeko lan taldea lanean dabil dena prest izateko. Hona hemen azalpena.

«Iraila iristearekin batera, ikasturte berriari ekiteko unea iritsi zaigu Iturzaeta Herri Eskolara! Lan talde polita elkartu gara eta gogotsu heldu diegu prestaketa lanei. Mahaiak, aulkiak, alfonbrak, liburuak eta landareak, guztiak jarri ditugu euren tokietan. Eskolako gaztetxoenak bakarrik falta zaizkigu! Astelehenean, irailak 9, irekiko ditugu ateak, goizeko 09:00etatik aurrera. Jangela, zaintza eta garraio zerbitzua ere egun horretan jarriko ditugu martxan.

Urduritasuna eta negar malkoren bat edo beste ez da faltako. Baina irakasle eta lagunak berriz ikusteko irrika eta ilusioa izango ditugu ikasturte berriari ekiteko bidaide».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikasleak datorren astelehenean hasiko dute ikasturte berria Iturzaeta Herri Eskolan

Ikasleak datorren astelehenean hasiko dute ikasturte berria Iturzaeta Herri Eskolan