Borrar
Balenciaga Museoan egin zuten aurten bazkaria. ARTZAPE

Getaria

Igandean Zahartzaroari Omenaldia egin zitzaion goiz eta arratsaldez

Balenciaga Museoan egin zuten aurten bazkaria

Asteartea, 4 ekaina 2024, 20:13

Comenta

Tonpe Guraso Elkartea eta Lagunakek antolatuta, Zahartzaroari Omenaldia egin zen beste urte batez igande honetan. 10:00etan meza nagusiak ireki zuen egitaraua eta ondoren, sendiak lagunduta elizan zegoen Juliana Eizaguirreri aurreskua dantzatu zioten. Pedro Maria Garate izan da aurtengo beste omendua baina hura ez zen mezetan izan eta astean zehar eman zioten oroigarria Tonpeko kideek. Meza amaituta, irteeran, Tonpeko kideek arraunekin egin zieten gorazarre elizan zirenei, omenduari bereziki.

Eguerdian, musika bandaren eta Salbatore Abesbatzaren kontzertua hasi zen elizan bertan. Jende asko entzuteko prest.

Jarraian, arratsaldeko 14:00etan, Cristobal Balenciaga Museora igo eta ehundik gora adindunek, lagun giro ederrean, elkarrekin bazkaldu zuten. Bazkalostean, Jone DJarekin dantzaldia izan zuten eta erakutsi zuten adina eta ondo pasatzeko gogoa elkarrekin doazela, dantzaldi ederrak eskainiaz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igandean Zahartzaroari Omenaldia egin zitzaion goiz eta arratsaldez

Igandean Zahartzaroari Omenaldia egin zitzaion goiz eta arratsaldez