Getaria
Gipuzkoako Batel Txapelketari sei ontzirekin ekingo dio GAEk larunbateanErrenterian abiatuko da denboraldia eguerdiko 12:30ean hasiko den estropadarekin
Getariako Arraun Elkartea lanean da dagoeneko azpalditik eta bereziki harrobiarekin burubelarri dabiltza etorkizuneko arraunlariak egiten. Horretarako gaztetxoak arraunean ikasi behar dute eta prestaketan egindako dena ondoren uretan lehian erakutsi behar izaten da.
Bihar, larunbata, Errenterian ekingo zaio Gipuzkoako Batel Liga Txapelketari eta GAEk sei ontzi aurkeztuko ditu. Eguerdiko 12:30ean hasten da estropada saioa eta bertan infantil mailako nesken bi batel lehiatuko dira, kadete mailako bana, neskak eta mutilak eta jubenil mailako bi ontzi mutiletan.
IX. Xuxa Urkiaren Oroimenezko Batel Txapelketarekin ekingo zaio denboraldiari eta aurretik beste hamaika jardunaldi izango dituzte. Apirilaren 6an San Juanen jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa, bezperan Ligako 12. jardunaldia eta txapelketarako sailkatze estropada lehiatu ondoren.