Borrar
Zumaiarako bidean ere lanak burutzen ari dira gaur egun. AMAXKAR

Getaria

Getariatik Meagasera doan errepidea moztu egingo dute

Ekainaren 3tik aurrera erabat moztuko da 08:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara lanak burutzen diren bitartean

Ostirala, 31 maiatza 2024, 20:40

Comenta

UTE Mendebaldeak, artapen lanetarako Gipuzkoako Foru Aldundiko enpresa esleipendunak jakinarazi du, ekainaren 3tik ekainaren 28ra arte gutxi gorabehera, GI-3391 errepidean (Getariatik Meagasera doan errepidea) harri-lubeta eta zapata eraikin lanak egingo direla 3+730 KPan.

Inguru horretan errepideak duen zabalera dela eta, autoak eta eraikuntza lantaldeak (hondeamakina, hormigoizko hesiak...) ezin izango dira gurutzatu eta horregatik lanak egin ahal izateko errepidea erabat moztuko da 8:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara lanak irauten duten bitartean.

Lanak ahalik eta lasterren amaitzeko eta inguruko bizilagunei eragindako eragozpenak murrizteko, errepidetik ahalik eta gutxien igarotzeko eskertuko li-tzateke aipatutako orduetan.

Enpresak adierazi duenez, «ordezko bide gisa, GI-2633 eta GI-3760 errepideak erabiltzea gomendatzen dugu, lanak burutzen diren bitartean».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Getariatik Meagasera doan errepidea moztu egingo dute

Getariatik Meagasera doan errepidea moztu egingo dute