Getaria
Getariarrek traineruko kideak omendu dituzteAstelehena, 22 iraila 2025, 20:21
Arraun denboraldia asteburuan bukatu zuen Esperantzak eta berriro ere maila izugarria emanaz. Bermeon garaipenaren borrokan izan ziren eta orokorrean goi mailako arrauna erakutsi dute. Herriko zaleak omendu egin nahi zituzten eta igande arratsaldean harrera beroa egin zioten taldeari. Euria egin arren, marea marroiak txalo artean hartu zituzten eta herriko plaza bete zuten egindako lan ikusgarria txalotu nahian. Giro paregabean bukatu dute kirolari eta zaleek urtea.