Borrar
Boluntarioak 2023an ura eskaintzen autobus geltoki ondoan. AMAXKAR

Getaria

Getariako triatloirako boluntarioak lortu nahi ditu antolakuntzak

Maiatzak 18an egingo da proba eta ordurako zirkuitoaren segurtasuna bermatzeko jendea behar dute Getaitrikoek

Asteazkena, 10 apirila 2024, 21:09

Comenta

Maiatzaren 18an, arratsaldeko 16:00etan hasita, egingo da 2024ko Getariako Triatloia bere zortzigarren edizioan. Getaitri Getariako Triatloi Taldetik jakinarazi dutenez, antolakuntzan dihardute eta egun horri begira, zirkuituaren segurtasuna bermatzeko, laguntza beharko dute aurreko urteetan gertatu den bezala.

Boluntario lanak egiteko prest dauden herritarrei, getariakotriatloia@gmail.com helbidera edo 662 322 164 WhatsApp zenbakira ondorengo datuak bidaltzeko eskatu diete: izen-abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbakia, emaila eta kamisetaren neurria.

Aurtengoan ere, laguntzaileen artean Getaitri taldearen eta probaren babesleen hainbat lote eta produktu zozkatuko dituztela gogorarazi dute. Horrez gain, boluntarioek Getariako triatloiko kamiseta bana jasoko dute eta norgehiagokaren osteko parrilladara gonbidatuta daude.

Gogoratu hasieran maiatzaren 4an zirela egitekoak Getariako Traitloia baina klubaren esku ez zeuden kanpo faktoreek eraginda 18ra pasa zen. Une hauetan 135 triatletak eman dute izena eta egin nahi dutenek rockthesport. com-en egin dezakete.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Getariako triatloirako boluntarioak lortu nahi ditu antolakuntzak

Getariako triatloirako boluntarioak lortu nahi ditu antolakuntzak