Borrar
Ekaitz Esteban eta Haritz Alberdi Mater Ontzi Museoan Pasaiara irten aurretik. AMAXKAR

Getaria

Getariako portuan egon ondoren joan da 'Mater'

Pasaian amaitu du bere itsas zeharkaldia

Osteguna, 25 uztaila 2024, 19:38

Comenta

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren Itsaso osasuntsu baten aldeko itsas zeharkaldia, uztaila osoan zehar euskal kostaldeko hainbat portu bisitatu ostean, oinarri portua duen Pasaiara joan da Getarian egon ondoren. Kanpaina honek seigarren edizioa ospatzen du aurten, hausnarketa-prozesu parte-hartzaile bat sortzeko eta hondakinen arazoari irtenbideak bilatzeko, 'Hondakinik onena, sortzen ez dena' lelopean.

Bilbon, Portugaleten, Bermeon eta Ondarroan (Bizkaia), eta Mutrikun, Hondarribian eta Getarian doako jarduerak eskaini dira: bisitak, tailerrak, itsas hondakinak arrantzatzeko nabigazioak, proiekzioak ontzian eta itsasoa eta bizia zaintzeko aldarrikapenak.

Mater euskal portu hauetara iristearekin batera, hilabete ba-tzuk lehenago herri horietan hondakinen prebentzioa eta sentsibilizazioa sustatzeko tokiko eragileekin hasitako lana amaitzen da. Sentsibilizazio-hitzaldien, erakusketen eta hainbat kolektibori zuzendutako proposamenen bidez, sinergiak sortu dira, tokian tokikotik arazoaren globalera eta konponbideetara jarduteko. Udalak, komunikabideak, gizarte-erakundeak eta tokiko dendak izan dira aurtengo protagonistak.

Getarian apirilean

Mater ontzia Getariara uztailean etorriko zela jakin bezain laster, herriko umeak lanean jarri ziren. Bestelako lanketa bat egitea proposatu zitzaien bisitatuko zituen herrietako haurrei. Zabor itsas hondakinen munstroa eta Bio izaki bizidunen sare magikoa ardatz hartuta, lehena txikitu eta bigarrenaren zaintza areagotzeko mezuak sortzeko eskatu zieten getariar gaztetxoei. Hauek itsasoaren zaintza eta hondakinen murrizketa aldarrikatzen dituzten mezuak sortu zituztne eta erakusketa batean ikusgai egon ziren udaletxeko atarian.

Hondakinen ikuspuntutik, Zero Zabor Uretan 2024ko itsas ze-harkaldiko lehen 6 portuetan 5.000 hondakin baino gehiago jaso eta aztertu dira egindako itsas arrantza saioetan, baita portuetako bilketetan herritar zientzia metodologiak erabilita ere. Hondakin mota hauetatik ugariena, lehen postuan, zigarrokinak ditugu; bigarren postuan, 2,5-50 cm arteko plastiko zati identifikaezinak; eta azkenik, hirugarren postuan, litxarreri bilgarri plastikoak. Datu hauek bat datoz Materrek urtez jasotako datuekin. Plastikozko hondakinak dira ugarienak gure kostaldean eta benetazko arazoa suposatzen dute bai ingurumenarentzat baita giza osasunarentzat ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Getariako portuan egon ondoren joan da 'Mater'

Getariako portuan egon ondoren joan da 'Mater'