Borrar
Lanean hasi aurretik Haritz Miralles ura edaten eta bitartean denak pentsakor. Ion Larrañaga eta Leandro Andreano zodiakean. AMAXKAR

Getaria

Eusko Label Ligako bigarren garaipena hurbil egon zen etxeko saioan

Igande eguerdia ez dute zaleek erraz ahaztuko Esperantzarekin gozatu handia izan ondoren

Astelehena, 25 abuztua 2025, 20:16

Comenta

XVI. Getariako Ikurriña - Ameztoi Sari Nagusia lehiatzen zen igande eguerdian Getariako uretan. Bezperan Ondarroan maila oso ona eman ondoren, etxeko zaleen aurrean lan bikaina egin nahi zuten. Zaleak itxaropentsu zeuden eta marea marroi jendetsua osatuta Altxerrira abiatu ziren arraunlariei babesa ematera. Irudi ikusgarriak eskaini zituzten arraun zalean eta baita arraunlariak ere batzuk zezteen aurrean aurkitu zirenean.

Txalo artean agurtu eta txalo artean jaso zituzten getariarrak euren mutilak. Gutxik espero zuten portutik ateratzean zein nolako maila emango zuen ondoren Esperantzak.

Batzuk diktik eta besteak TKE-k antolatzen duen fan gunean telebista erraldoiaz jarraitzen zuten uretan gertatzen zena. Ion Larrañagaren mutilak bigarren txandan hasieratik erakutsi zuten gehio zirela eta ziabogak osatzen ziohazen bitartean denbora oso ona egiten zutela nabarmena zen.

Txandan nagusituta zain geratu ziren eta azkenengoan Orio eta Zierbena bakarrik ziren getariarren mailan lanean.

Helmugan bizkaitarrak 3 segundogatik nagusitu ziren, getariarrak Oriori atera zion diferentzia berbera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eusko Label Ligako bigarren garaipena hurbil egon zen etxeko saioan

Eusko Label Ligako bigarren garaipena hurbil egon zen etxeko saioan