Getaria
Esperantza bigarren txandan egonkortu da asteburuko emaitzak batu ondorenDonostian zortzigarren amaitu ondoren, Zierbenan bosgarren izan ziren Ion Larrañagaren mutilak
J.M. ZUBIAURRE
GETARIA.
Astelehena, 14 uztaila 2025, 20:10
Eusko Label Ligako bigarren asteburuan erakutsi du Esperantzak aurten ere mailari eusteko aukera handiak izango dituela, lehen asteburuan izandako emaitza antzekoak lortu dituzte honetan eta horri ezker seigarren tokian kokatu dira lau estropada lehiatu ondoren. Larunbatean Donostian ez ziren nahi bezain gustura atera arraunlariak egindako lanarekin, kaleak ere ez zuen gehiegi lagundu eta zortzigarren bukatu zuten.
Kezkak bizkor izutu nahi zituzten Ion Larrañagaren mutilek eta igandean Zierbenako uretan Hondarribiaren atzetik sartu eta sailkapen orokorrean bosgarren amaitu zuten.