Borrar

Getaria

Errigorako eskaerak jasotzeko mahaia jarriko du Artzapek bihar

J. M. Z.

getaria.

Asteartea, 28 urria 2025, 20:00

Comenta

Pasa den astean hasi zen Errigorako udazkeneko kanpaina. Euskarari Puzka lelopean, Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak jarri dituzte, beste urte batez, salgai. Euskaratik eta euskaraz jarduten dute Errigoran. Izan ere, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen ekonomiko garrantzitsua egitea lortu dute, urtez urte, gisa honetako salmentei esker (saski bakoitzaren %25a). Saskien eskaerak aurrez aurre egin nahi izanez gero, mahaia jarriko du bihar, osteguna, Artzape Euskara Elkarteak herriko plazan. Arratsaldeko 17:30etik 19:30era egongo dira kideak bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Errigorako eskaerak jasotzeko mahaia jarriko du Artzapek bihar