Borrar
Aukera zabala izango da gaur ere herriko plazan. AMAXKAR

Getaria

Dena presta, Nazioarteko Jakien IV. Azokan murgiltzeko

Artzape Euskara Elkarteak Getariako Udalarekin elkarlanean antolatzen du azoka urtero

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Ostirala, 17 urria 2025, 20:49

Comenta

Arratsaldeko 18:30ean ekingo diote gaur Nazioarteko Jakien IV. Azokari, herriko frontoian. Artzape Euskara Elkarteak Getariako Udalarekin elkarlanean antolatzen du azoka urtero eta egitasmoaren helburua da bertako eta hemengo komunitateak sustatzea.

Janaria aitzaki hartuta, kulturen arteko sareak eraikitzeko aukera ezin hobea da gaur arratsaldekoa. Izan ere, zapore berriak probatzeko ez ezik, askotariko hartuemanak izateko espazioa eskaintzen du.

Gero eta herrialde gehiago batzen dira egitasmora; aurtengoan Senegaldik, Kanadatik, Australiatik, Errumaniatik, Argentinatik, Italiatik, Kubatik, Hondurasetik, Nikaraguatik, Boliviatik, Costa Ricatik... etorritako herritarrek eta AEKetako ikasleek prestatuko dituzte platerak.

Fusion H taldeak girotuko du azoka 18:45ean hasita eta taberna ere izango da bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dena presta, Nazioarteko Jakien IV. Azokan murgiltzeko

Dena presta, Nazioarteko Jakien IV. Azokan murgiltzeko