Getaria
Larunbatean Zumaiarako irteerako N-634 errepideko ezker erreia itxiko daGaztetape hondartza ondoan Zumaiara ateratzean bertako ezker ertzeko lur-erauzketako ezpondan egin beharreko lanak egiteko
Gipuzkoako Foru Aldunadiak jakitera eman duenez, Gaztetape hondartzaren ondoan, Getariatik Zumaiara ateratzean, N-634 errepideko (23,060 KP) ezkerreko ertzeko lur-erauzketako ezpondan zuhaitzak garbitu ... eta kentzeko lanak direla eta, ezkerreko erreia itxiko da larunbatean, maiatzaren 18a, goizeko 8:00etatik 15:00etara.
Hurrengo egunean, hau da igandean, hilaren 19an, berriz egoera berdina errepikatuko da, honek esan nahi du Getariatik Zumaiara ateratzean, N-634 errepideko ezkerreko erreia itxita egongo dela, baina ordutegi zabalagoan, goizeko 8:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00etara luzatuko bai da errei baten itxitura.
Ordu horietan, lanak burutzen diren bitartean, zirkulazioa txandaka eta noranzko bakarrean antolatuko da,k beraz, bertatik igarotzean kontutan izan egoera berri hau.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión