Borrar
Keta Babyauto indartsu hasi da aurten. AMAXKAR

Getaria

Bigarren garaipena Getariako Keta Babyautorentzat, lehena etxean

Iraetan Kepa Arangurenen gol bati esker nagusitu ziren Aretxabaleta taldearen aurka

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Asteartea, 30 iraila 2025, 20:30

Comenta

Bero handia Iraeta futbol zelaian Gorengoen Mailako bigarren multzoko bigarren jardunaldian, larunbat arratsaldean. Getariako Keta Babyauto eta Aretxabaleta B taldeak aurrez aurre eta Martin Alguacilen jokalariak lehen jardunaldian lortutako garaipenari jarraipena eman nahian ekiten zioten norgehiagokari.

UDAkoak hasi ziren partidan baloi jabetza izaten baina 22. minutuan korner batean anaien arteko jokaldia etorriko zen. Ximon Arangurenek atera eta Kepak buruz gola egiten zuen, burukada bikain baten bitartez. Aretxabaletak ez zuen gol aukera garbirik izan, falta jaurtiketa batean buelta erdian jotako baloi bat baina Iñaki Alberdik ederki gelditu zuena. Gero etorri ziren etxekoen aukerak, langara egindako jaurtiketa bat eta kontraeraso bizkor baten izandakoa. Albiste pozgarria Gorka Eguren berriz zelaian izan zela, lesioa ahaztuta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bigarren garaipena Getariako Keta Babyautorentzat, lehena etxean

Bigarren garaipena Getariako Keta Babyautorentzat, lehena etxean