Borrar
Pintura Egunean artista berriak ikusten dira herriko plazan. AMAXKAR

Getaria

'Berdintasunaren altxorraren bila' ihes-gela egingo da LH5 eta LH6ko haurrentzat 23an

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren inguruan antolatu da eta izen ematea 18a baino lehen egin behar da

Juan Mari Zubiaurre

getaria.

Ostirala, 14 azaroa 2025, 19:57

Comenta

Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna izango da eta ekitaldi berezi bat prestatu du Getariako Udalak herriko gaztetxoei zuzendua. 'Berdintasunaren altxorraren bila' ihes-gela egingo da azaroaren 23an igandea, goizeko 11:00etatik aurrera, Sahatsaga Kiroldegian.

LH5 eta LH6ko gaztetxoek hartu ahalko dute bertan parte, eta interesdunek eman dezakete jada izena Iturzaeta Herri Eskolan eta udaletxean. Azaroaren 18a baino lehen egin behar da.

Erronka ezberdinak gainditu beharko dituzte gazte taldeek ihes-gelako 'Berdintasunaren Altxorra' aurkitzeko. Horietan, generoaren, berdintasunaren eta feminismoaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzeaz gain, uste faltsuak desegingo dituzte, baita eguneroko egoera matxistak identifikatu ere. Horiek aldatzeko proposamenak egingo dituzte, bide batez. Jolasaren helburu nagusia errespetuan, elkarlanean eta berdintasunean oinarritutako jarrerak garatzen laguntzea da, baita estereotipoak hautematen ikastea ere.

Pintura eguna bihar

Tonpe Guraso Elkarteak eta Lagunek antolatu ohi duten Pintura Eguna izango da bihar, azaroaren 16an, goizeko 11etatik aurrera herriko plazan. Euria egiten badu, ekimena Berdura plazara eramango da.

Egun berezia izaten da getariar gaztetxoentzat, jendaurrean margotzeko aukera izaten baitute. Pinturarekin zikintzeko aukera handia kontuan izanda, antolakuntzatik arropa zaharrekin joateko gomendioa luzatzen dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Berdintasunaren altxorraren bila' ihes-gela egingo da LH5 eta LH6ko haurrentzat 23an

'Berdintasunaren altxorraren bila' ihes-gela egingo da LH5 eta LH6ko haurrentzat 23an