Borrar
Igandean danborrada. AMAXKAR

Getaria

Balentziaga kaleko Sanjoanek 50 urte betetzen dituzte aurtengoan

Antolatzaileek hiru egunetako egitaraua prestatu dute

Asteazkena, 19 ekaina 2024, 20:10

Comenta

Cristobal Balenciaga kalean ospatzen diren sanjuonek 50 urte beteko dituzte datorren asteburuan. Ez da txantxetako kontua urrezko ezteiak betetzea eta egitarau borobila prestatu dute.

Hau topatuko dute getariarrek bertara hurbiltzean; ekainak 22, larunbata, arratsaldeko 16:30ean, II. Mus Txapelketa. Izena emateko bi modu daude: 665 750 559 Whatsapp zenbakira mezu bat idatzita edota egunean bertan, 15:30etik 16:15era, Cristobal Balenciaga kalean. Bikote bakoi-tzak 20 euro ordaindu beharko ditu eta lehenengo lau onenak sarituko dituzte.

Arratsaldeko 19:00etan, Agosti eta Barrenarekin musika festa.20:30ean, ogitar teko salmenta. 22:00etan, Agosti eta Barrenarekin musika festa. Bukatzean, musika.

Igandean, ekainak 23, goizeko 10:00etan, meza kaleko hildakoen omenez. 17:30ean, txokolatada (edalontzia etxetik ekar-tzea gomendatzen da). 18:00etan, buruhandiak Balenciaga kalean zehar. 19:00etan, hirugihar pintxoak salgai. 21:30ean, danborrada, Getariako Musika bandak lagunduta. Bukatzean, San Juan sua. Jarraian, DJ Arno.

Ekainak 24, astelehena, eguerdiko 12:00etan, txistorra ogitartekoak banatuko dira. Arratsaldeko 17:30ean, Niala Magoaren ikuskizuna. 19:30ean, bertsoak taberna inguruan. Bertsolariak: Libe Goenaga, Danel Olano eta Amets Aizpurua. 20:30ean, afari herrikoia. Menua: sardinak eta postrea, txotxa ere egongo da. Ondoren, Izer eta Alabierren eskutik, erromeria.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Balentziaga kaleko Sanjoanek 50 urte betetzen dituzte aurtengoan

Balentziaga kaleko Sanjoanek 50 urte betetzen dituzte aurtengoan