Borrar
Hildako txoria Museoan. EGUZKI

Getaria

Balenciaga Museoa hegaztientzako tranpa hilgarria dela dio Eguzkik

Fatxada eta kristalezko bestelako egituren kontra talka eginda hiltzen diren txorien arazoa kaleratu dute

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Ostirala, 7 azaroa 2025, 20:12

Comenta

Balenciaga Museoa hegaztientzako tranpa hilgarria dela agerian uzten duten datuak eman ditu Eguzkik. «Fatxada eta kristalezko bestelako egituren kontra talka eginda hiltzen diren txorien arazoa ez da arazo txiki bat, biodibertsitate-arazo latza baizik, eta horri aurre egiteko neurriak lege eta araudietan ere hartu behar dira» adierazi du elkarte ekologistak.

Azken hilabeteotan egindako segimendu batek konstatatu du aspalditik sumatzen zutena, Cristobal Balenciaga Museoko kristalezko fatxada hegaztientzako tranpa hilgarria dela.

«Gutxi gorabehera urtebeteko epean, 16 hegazti gorpu aurkitu ditugu fatxadaren ondoan. Horren kontra talka egin eta hil egin dira, duda handirik gabe» esan ondoren zera gehitu dute, «hildako hegazti gehienak LESPREn zerrendatuta daudela nabarmendu behar da, alegia, Ministerioaren Listado de Especies Silvestres en Régimen de Protección Especial delakoan. Halaber, horietako bat, lepitzulia, Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan ere sailkatuta dago,interes bereziko gisa.

Getariako museoko zuzendaritzari zein Kultura eta Lurralde Oreka Berdeko foru departamentuei neurriak hartzeko eskatu dizkie Eguzkik, kristalezko fatxada horrek txorientzat suposatzen duen arazoa konpontzeko edo, behintzat, leuntzeko.

Ez da inolaz ere arazo berria, eta ondo identifikatuta dago. Izan ere, aspalditik ezagutzen ditugu hegaztien ziluetadun pegatinak, leiho handietan edota autobide ondoko pantailetan ipintzen direnak (nahiz babes-neurri eraginkorrenak ez izanGETa ).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Balenciaga Museoa hegaztientzako tranpa hilgarria dela dio Eguzkik

Balenciaga Museoa hegaztientzako tranpa hilgarria dela dio Eguzkik