Borrar
Aldamar parkean elkartu ziren festetako protagonista izango diren batzuk. AMAXKAR
Getaria

Aurkeztu dituzte San Anton Jaiak 2023 egitarau zabalarekin

Adin guztietako getariarrentzat prestatu dituzte eta urtarrilaren 13tik 17ra luzatuko dira

JUAN MARI ZUBIAURRE

getaria.

Igandea, 8 urtarrila 2023, 00:02

Comenta

Pandemiak azken bi urtetan San Anton festetan eragin nabarmena izan du eta horregatik gogo bereziarekin prestatu dute Udaletik aurtengo jaien egitaraua. Adin guztietako getariarrek izango dute beraiei zuzendutako txokoa 2023ko jaietan.

Profesional mailako pilota partidarekin ekingo zaio jaiei datorren ostiralean. Binakako Txapelketako norgehiagokak zabalduko du egitaraua, Ezkurdia-Martija eta P. Etxeberria-Rezusta aurrez-aurre Sahatsagan iluntzeko 22:15ean. Gogoratu sarrerak salgai daudela turismo bulegoan.

Larunbatean gazteen eguna prestatu dute, herri bazkaria, elektrotxaranga edo gaueko kontzertuak izango dira egunean zehar. Igandean, urtarrilak 15, bandaren kontzertua (elizan, 12:30ean) eta bertso-saioa antolatu dituzte. Maila handiko bertsolariak entzun ahal izango dira Balenciaga Museoan 18:00etan.

San Anton bezperan, haurrak izango dira protagonistak, txokolate beroa, Tomaxen abenturak eta jarraian buruhandiak eta Incansables txaranga alaituko dituzte kaleak. Eta San Anton egunean egitaraua Gazte Alaiak txistulari taldeak irekiko du dianarekin. Haurrentzat euskal jokoak kiroldegian 11:00etan hasita. Goizean zehar talogileak eta bertako ekoizleen azoka egongo da. 11:00etan Meza Nagusia.

Eguerdiko 12:45ean Txakolin uzta berriaren dastaketa. Ekitaldi ofiziala Balenciaga Museoan egingo da baina dastaketa beti bezala karpan eta kalean. Egaña eta Lizasok irekiko dute dastaketa eta 13:30ean udaleko balkoitik abestuko dute. Bukatzeko 18:00etan herri kirol erakustaldia frontoiko karpan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurkeztu dituzte San Anton Jaiak 2023 egitarau zabalarekin

Getaria: Aurkeztu dituzte San Anton Jaiak 2023 egitarau zabalarekin