Borrar
Lur jabetza orain herriarena izango da. AMAXKAR

Getaria

Askizuko aparkalekua txukundu eta antolatu berri du Udalak

Guztira karabanentzako 4 leku eta bestelako ibilgailu txikiagoentzako 8 aparkaleku atera dira

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Astelehena, 3 azaroa 2025, 20:59

Comenta

Orain dela urte batzuk auzotarren proposamenetik ibilgailuak era ordenatuan aparkatzeko frontoi atzean dagoen eremua egokitu zen. Horrez gain, hondakinen bilketarako puntua ere bertan egon da. Beraz, esan dezakegu espazio horrek beti izan duela erabilpen ireki/publiko bat.

Getariako Udalak 2021 urtean zehar egoera erregulatze aldera, eta espazioa bereganatzeko, elizarekin hartu-emana hasi zuen. Nekazaritza-ingeniari tekniko bati eskatu zitzaion lurraren balorazio objektibo bat egiteko. 2025an lurrak Elizari erosi (31.627,2 euro) eta eremu guztia (2396 m2) erabilpen guztiz publikorako herriratu dira.

Orain, jabetza publikoa denez, aparkalekua txukundu eta ordenatzeko lanak egin dira. Guztira karabanentzako 4 leku eta bestelako ibilgailu txikiagoentzako 8 aparkaleku atera dira, horietako bat mugikortasun murriztua dutenentzat. Askizu-San Prudentzioko saneamendu lanetan Udalarekin egon den ulermenari esker Marizkurrena izan da esku-hartzea burutu duena. Azken detaileen faltan aparkalekua txukun antolatuta geratu da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Askizuko aparkalekua txukundu eta antolatu berri du Udalak

Askizuko aparkalekua txukundu eta antolatu berri du Udalak