Borrar
San Anton menditik jaitsi eta beraien laguntzaileekin kale Nagusira zuzendu ziren hiru erregeak. AMAXKAR
Getaria

San Anton menditik jaitsi ziren Getariara Errege Magoak

Herriko kale nagusia igo zuten Melchor, Gaspar eta Baltasarrek haurren gozamenerako

Larunbata, 7 urtarrila 2023, 00:06

Comenta

Normaltasunera itzultzen ari gara eta horren adibidea ostegun iluntzean ospatutako Errege Magoen etorrera. Berriro San Anton menditik jaitsi ziren, zaldi gainean eta herriko kaleak zeharkatu zituzten goxokiak banatuz. Gero gauean lan ugari izango zuten etxez etxe eskatutako opariak banatzen.

Haurrak erne zeuden noiz azalduko Erregeak eta lehen argiak San Anton magalean ikusi zituztenerako oihuak entzuten hasi ziren. Udal Banda portuan egon zen noiz etorriko Errege Magoen taldea eta elkarrekin igo zuten herriko kale Nagusia. Elkanoren monumentura joan ziren Herodes agurtzera. Haren harreraren ondotik, Jesus haurtxoa bisitatu zuten estalpean (aurten, hiru hilabete betetzear den getariar umetxo batek hartu zuen haren lekua) eta zenbait bertso kantatu zizkioten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Anton menditik jaitsi ziren Getariara Errege Magoak

Getaria: San Anton menditik jaitsi ziren Getariara Errege Magoak