Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Aintzane Olaizola Eguskitxoa jasota pozik. Amaxkar
Getaria

Amona Maria Delicatessen establezimenduak Repsol gidaren Eguzkitxoa jaso du

Aintzane Olaizolarentzat «pozgarria da baina erantzukizuna ere suposatzen du»

Sábado, 5 de julio 2025

Repsol gidak kaleratu berri du 2025eko bere establezimendu onenen zerrenda eta bertan Getariako Amona Maria Delicatessen establezimenduak Eguzkitxo bat eskuratu du.

Repsol Gidaren aditu taldea herriz herri ibili ohi da txoko berriak aurkitu nahian eta aurtengoan Artzapen kokatua dagoen Amona Maria hautatu dute berrien artean.

Establezimendua gidatzen duen Aintzane Olaizolak azaltzen digu nola izan zuen albistearen berri, «telefonoz deitu ziguten beraiek esanaz Eguzkitxoa ematen zigutela. Une horretan itxita geneukan Amona Maria. Gu barruan lanean ari ginen baina jendearentzat ateak itxita zeuden. Sospresakin hartu genuen berria eta orain konpromiso gehiago dugula dirudi. Gauzak ondo egiten jarraitu eta hori mantentzen saiatu».

Horrelako albiste nbat beti izaten da ongi etorria baina «pozgarriaizan arren erantzukizuna ere badakar berarekin. Eskertzen da honelako aipamen bat jasotzea».

Ez ziren ohartu adituen presentziaz, «inoiz ez dakizu zein den honera etortzen direnen artean aztertzera datorrena».

Udara hasi berri dugu eta une aproposa da lanean gogor ekiteko, «joan den astean zabaldu genituen ateak eta egia esan, topera ari gera lanean. Gauzak ahalik eta hoberen egin nahian. Aldaketa batzu egin ditugu, eskaintza zertxonait murriztu dugu baina kalitatea indartuz, jendea gustura atera dadila. oraingoz horrela dirudi».

Bezero mota oso ezberdina dute, «denetik etortzen dira gurera, kanpotarrak asko ibiltzen dira Getarian eta joan den astean adibidez, jende asko mugitu zen, agian Bruce Springsteen abeslariaren kontzertuak zirela eta erakarrita edo jakin ezazu zergatik».

Albistea jakin zenetik bezerorik ohartu den Eguzkitxoa jaso dutela galdetzean, Aintzanek baiezkoa luzatzen du, «ba bai, kliente batzuk komentatu digute hori, beraz bazekiten aipamen hori jaso genuela. Ez dakit horregatik etorri ziren edo bestela ere hemen izango genituen. Beti etortzen dira honelako kontuak ondo, mezu horiek entzuteak pozten gaitu. Ez genuen holakorik espero eta etorri denez onerako izango ote da».

Aurrerago aipatu bezala, «dendako eskaintza zertxobaitmurriztu egin dugu. Mantentzen ditugu bertako produkto ezagunak, atuna, antxua, bertako tomatea, olagarroa, entsaladak, razioak. eta baita ardoari ere tokia eman nahi izan diogu, espumosoak eta abar. Terrazak jendea erakartzen du eta denda eta zuzeneko zerbitzua eskaintzen dugu».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amona Maria Delicatessen establezimenduak Repsol gidaren Eguzkitxoa jaso du

Amona Maria Delicatessen establezimenduak Repsol gidaren Eguzkitxoa jaso du