Getaria
Alkate Txiki egunaren bigarren jardunaldia gaur ospatuko daJ.M. ZUBIAURRE
getaria.
Ostirala, 24 urria 2025, 20:59
Tonpe Guraso Elkarteak eta Lagunak antolatuta atzo ekin zitzaion Alkate Txikiaren egitarauari. Bi eguneko jarduera honetan, atzo Aginte-Makila hartu ostean, udalbatza egin zuten udaletxeko pleno aretoan eta Menditxoko haur parkea inauguratu zuten.
Gaur, 17:00etatik 19:00etara kulki jolasak antolatu dira herriko frontoian (euria egingo balu, kiroldegira mugituko dira). Suziria bota ondoren, buruhandiak aterako dira Pepita Enbil musika eskolako trikitilariekin batera. 20:00etan, afaria egingo da Berdura plazan. Azkenik, 21:00etatik 23:00etara, DJ Ostoren saioak emango dio ekitaldiari amaiera girotua.