Getaria
Adin Bizi programarako izen-ematea zabaldu duteJ.M. ZUBIAURRE
getaria.
Asteazkena, 8 urria 2025, 20:25
Zabalik dago 65 urtetik gorako getariarrei eskainitako Adin Bizi programaren izen-ematea. Egitasmo honek, helduen mugikortasuna eta memoria lantzea, dinamizatzea eta sozializazioa sustatzea du helburu. Saioak, astelehen eta asteazken goizetan egingo dira.
Hainbat ekintza eskaintzen ditu: irteerak, mantentze-gimnasia, luzaketak, arnasaren lanketa, musika, zoru pelbikoa indartzeko ariketak, memoria ariketak, jolasak, sukaldaritza eta ariketa fisikoa, besteak beste. Getariako Udalak sustatuta.
Izen-emateak 5 euroko kostua izango du eta kiroldegi bertan tramitatu beharko da.