Borrar
Getaria eta Lesakako ordezkariak Uxue Alberdirekin. AMAXKAR

Getaria

2026ko idazleen egonaldien deialdian Lesakako herriarekin bat egingo du Getariak

Lesakan egin zuten aurkezpena bi herrietako ordezkariek

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Asteazkena, 5 azaroa 2025, 20:30

Comenta

Astearte honetan aurkeztu da 2026ko idazleen egonaldien deialdia, eta aurtengo berritasuna. Bertan parte-hartu zuten Getariako Udaletik Haritz Alberdi alkateak eta Ekaitz Esteban Kultura zinegotziak. Lesakako Udaletik, Ladis Satrustegui alkateak eta Eneko Fernandez Kultura zinegotziak. Uxue Alberdi ekimenaren bultzatzaileetako bat ere bertan izan zen.

Getariako Udalak, herriko hainbat ostalarirekin lankidetzan, idazleentzako egonaldiak eskaintzeko egitasmoa jarri zuen martxan 2024 eta 2025 urteetan. Irabazi asmorik gabeko egitasmo honek, herriko turismo-baliabideak kultur-sortzaileen eskura jartzea eta euskarazko idatzizko sorkuntza bultzatzea ditu helburu.

Aurreko edizioeko parte-hartzaileak (idazleak eta ostalariak) asebeteta gelditu dira esperientziarekin. Horregatik, aurten ere beste deialdi bat egingo dute 2026 urterako.

Aurtengoak, gainera, badu berritasun bat: deialdia Lesakako herriarekin batera egingo du aurten Getariak. Hartara, bi herrien arteko lankidetza sustatuko da, bi herrietako turismo-baliabideak idazleen eskura jartzeaz gain. «Ederra litzateke nazio mailako sarea egiten joatea, gure herrietako baliabideak euskaraz sortzen ari diren kulturgileei eskainiz. Getariako esperientziak interesa sortu zuen lesakarrengan, eta, bi herrien arteko harremanak egin du posible deialdi bateratu hau», azaldu dute.

Deialdian, Getariako eta Lesakako Udalek, herriko ostalariekin batera, idazleentzako egonaldiak antolatu dituzte 2026. urterako. Urte bakoitzean 5 idazleri eskainiko zaie sormen-egonaldi bana egiteko aukera. Getariako eta Lesakako Udalek herriko apartamentu, hotel eta ostatujabeekin lankidetzan aurkezten dute deialdi hau, euskal idazleek herrian ostatu hartu eta bertan lan egin ahal izan dezaten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 2026ko idazleen egonaldien deialdian Lesakako herriarekin bat egingo du Getariak

2026ko idazleen egonaldien deialdian Lesakako herriarekin bat egingo du Getariak