Azpeitia
Zaintzaren inguruan herriak dituen baliabideak ezagutzeko aukera, gaurE. A.
Azpeitia.
Astelehena, 17 azaroa 2025, 20:03
Gaur, azaroak 18, Azpeitian eskaintzen diren zenbait baliabide aurkeztuko dituzte udal Gizarte Zerbitzuetako, anbulatorioko, farmazietako, Baigerako, Adinkideko eta Bertaneko ordezkariek. Azoka Plazako aretoan (1. solairua) izango da saioa, 17:00etan hasita.
Ez da ezinbestekoa izena ematea, baina antolakuntza errazteko, komenigarria da. Horretarako https://forms.office.com webaren bitartez eman daiteke izena edo Gizarte Zerbitzuetara deituta (943 15 71 92).
Saioan zehar, Azpeitiko Udalaren Gizarte Zerbitzuen lana ezagutzeko aukera izango da. Horrez gain, anbulatorioko arduradunek anbulatorioaren eta Gizarte Zerbitzuen arteko koordinazioa nola egiten den kontatuko dute. Ondoren, eremu pribatutik edo komunitariotik eskaintzen diren eta zaintzaren gaiarekin lotura zuzena duten proiektuak aurkeztuko dituzte.