Azpeitia
Peio Ziarsolo, Euskadiko txapeldunAstelehena, 3 azaroa 2025, 20:59
Kolitza Balmatrail lasterketa jokatu zuen igandean Peio Ziarsolo Elosegik, Balmasedan. Euskadiko Kopako azkeneko proba puntuagarria zen eta Tolosako Soronea-Amma taldeko azpeitiarrak Euskadiko txapela eskuratu du bere kategorian,kimuen edo gazteen mailan. Hamabi kilometroko ibilbidea osatu zuten parte-hartzaileek eta Ziarsolok sailkapen orokorreko bosgarren postua eskuratu zuen gainera. 700 metroko desnibel positiboa zuen probak eta tartean, Garbea gainetik igaro ziren korrikalariak.