Borrar
Odria auzora sarbidea. UDALA

Azpeitia

Odria auzoko sarbidea eta Antzibarrena eremua asfaltatuko dituzte

Berritzeko obrak hasi dira jada baina asfaltzea lanak datorren astelehenean izango dira, beraz, Odria auzora sarbiderik ez da izango orduan

Eli Aizpuru

azpeitia.

Osteguna, 27 azaroa 2025, 20:43

Comenta

Azpeitiko Udalak herriko hainbat kale edo eraberritzeko lanak hasi berri ditu. Honela, Enparangain inguruan, Odria auzoko sarbidea konponduko du, eta eremu horretako seinaleztapena ere hobetuko du. Herrigunetik kanpo, berriz, Antzibarrena eremuko errepidea konponduko du. Asfaltos Urretxu enpresak egingo ditu lanak.

Lanei ekin diete dagoeneko baina asfaltatzen astelehenean hasiko dira. Asfaltatu bitartean, errepidea itxita egongo da. «Antzibarrena inguruan ez da aurreikusten aparteko eragozpenik, baina Odria auzoko bizilagunek kontuan izan beharko dute pasatzerik ez dutela izango», zehaztu du erakundeak.

Udaletik jakinarazi dutenez, Sanjuandegi auzoko zenbait zati eta Esklabetatik igerilekura doan zubia konpontzeko lanak ere esleituta daude eta baita zenbait baserribide konpontzeko lanak ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Odria auzoko sarbidea eta Antzibarrena eremua asfaltatuko dituzte

Odria auzoko sarbidea eta Antzibarrena eremua asfaltatuko dituzte