Azpeitia
Mirua eta Burutik taldeek kontzertu bana emango dute gaur Sanagustinen, 22:00etatik aurreraE. A.
Azpeitia.
Ostirala, 21 azaroa 2025, 20:21
Mirua eta Burutik taldeek kontzertu bana emango dute gaur, zapatuan, Sanagustin kulturguneko agertokian. Gaueko 22:00etan hasiko dira emanaldiak. Sarrera aurrez eros daiteke, hemezazpi euroren truke.
Mirua taldea Tolosako Maitane Iruiñek zein Malentxo eta Mattin Zeberio anai-arrebek osatzen dute. Pop klasikoko melodiak eta musika tresnak elektronikarekin eta indie doinuekin nahasten dituzte.
Burutik boskotea, berriz, Iruñekoa da, eta eskusoinua ideia berritzaileekin uztartzen du taldeak.