Azpeitia
19 kirolari lehiatuko dira larunbatean II. Euskal Duatloi Txapelketan
Secciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
19 kirolari lehiatuko dira larunbatean II. Euskal Duatloi TxapelketanLarunbatean jokatuko dute aurtengo Euskal Duatloi Txapelketaren Bigarren Mailako lehia Azpeitiko zezen plazan. Ikuskizuna arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta guztira 19 kirolarik hartuko dute parte. Aldaketa nabarmenak izango dira aurtengo txapelketan, «parte-hartze zabalari eta ikusgarritasun handiagoari erantzun ahal izateko», hala adierazi zuten Azpeitiko plazan asteazken arratsaldez egindako aurkezpenean.
Antolakuntzak jakinarazi duenez, duatloilariak bi kategoriatan sailkatu dira: lehen maila eta bigarren maila. Lehenengo mailan sei kirolari sailkatu dira zuzenean, eta gainerako 19 lehiakideek larunbateko proban borrokatuko dute final handian sartzeko.
Bigarren mailako proba gogorra eta bizia izango da. Parte-hartzaileek bi aldiz segidan egin beharko dute honako lana: 45 ontzako egurra etzanda eta zutik moztu; eta 500 metroko korrika (5 itzuli plazari).
Denbora muga ere izango dute: 17 minututik gora behar duten kirolariak kanporatuak izango dira.
Bost txandatan banatuko dira parte-hartzaileak. Lehen txandan: Jon Zaldua, Aritz Oregi eta Eneko Larrion izango dira; Yulen Aranberri, Emilio García, Iosu Santamaría eta Manuel Fraile, bigarrenean; Urtzi Olasagasti, David Naredo, Dani Vicente eta Beñat Lekuea ariko dira hirugarren txandan: Ander Altuna, Xuban Kañamares, Iban Resano eta Eloy Corchero izango dira laugarrenean; eta azkenik, Joseba Otaegi, Eneko saralegi, Julen Alberdi eta Jokin Urretabizkaia aterako dira plazara.
Lehen sei sailkatuek Lehen Mailako Txapelketaren finalerako txartela eskuratuko dute. Ekainaren 8an izango da, Azpeitiko zezen plazan baita ere. Bertan, lehen mailako sei kirolari izango dituzte zain; hala nola, Ugaitz Mugerza, Ibai Soroa, Arkaitz Jauregi, Oier Kañamares, Julen Kañamares eta Xabier Zaldua. Beraz, hamabiko final handia izango da eta lehen sei sailkatuak Lehen Mailan jarraituko dute eta besteak, Bigarren Mailara jaitsiko dira.
Sarrerei dagokionez, Mendizabal Erretegian daude salgai eta egunean bertan zezen plazako lehiatilan eskuratzeko aukera izango da 20 euroan . Haurrentzat eta gazteentzat (17 urte artean) sarrera doan izango da.
Lehiatilak 16:30ean zabalduko dira larunbatean. Ondoren, 17:00etarako zabalduko dira ateak eta behin 18:00ak jota, aurkezpena egingo da, txandekin hasi baino lehen, 19:45ean izango da sari banaketa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.