Azpeitia
Jolasaren garrantziari buruzko hitzaldia gaur, Iturritxiki ludotekanArratsaldean, 18:00etan izango da eta bertako hezitzaileek emango dute
E. A.
AZPEITIA.
Asteartea, 18 azaroa 2025, 20:09
Gaur, azaroak 19, jolasaren garrantziari buruzko hitzaldia eskainiko da Iturritxiki ludotekan, 18:00etan. Haurraren garapenaren eragin zuzena du jolasak, eta garrantzi horri buruz ariko dira. Ludoteketetako hezitzaileak asteazkeneko hitzaldian. Jolasaren bidez haurraren eta gurasoen artean sortzen den harremana, jolasak haurraren garapen integralean duen garrantzia, jolas egokiak aukeratzeko irizpideak eta abar azalduko dituzte.
Zaintza zerbitzua eskainiko da Iturritxiki ludotekan bertan, eta behar izanez gero, itzulpen zerbitzua ere bai. Informazio gehiago behar dutenek 943 15 71 61 edo 943 15 71 60 telefonoetara dei dezakete.